Sony Xperia M4 Aqua - Google Play™‎ zerbitzutik aplikazioak deskargatzea

background image

Google Play™ zerbitzutik aplikazioak deskargatzea

Google Play™ da Google-ren lineako denda ofiziala aplikazioak, jokoak, musika, filmak

eta liburuak deskargatzeko. Doako eta ordainpeko aplikazioak ditu. Google Play™

dendatik gauzak deskargatzen hasi aurretik, egiaztatu Interneteko konexioa abian dela,

ahal bada Wi-Fi konexioa, datu trafikoaren kostuak murrizteko.

Google Play™ erabili ahal izateko, Google™ kontua behar duzu. Baliteke Google Play™

herrialde edo eskualde guztietan erabilgarri ez izatea.

Google Play™ dendatik aplikazioak deskargatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Play Store.

3

Bilatu deskargatu nahi duzun elementua kategoriak arakatuta edo bilaketa funtzioa

erabilita.

4

Punteatu elementua bere xehetasunak ikusteko eta jarraitu argibideak instalazioa

osatzeko.

Aplikazio batzuek datuak, ezarpenak edo gailuko hainbat funtzio atzitu behar izan ditzakete,

behar bezala funtzionatzeko. Fidagarriak diren aplikazioak soilik instalatu eta baimendu.

Deskargatutako aplikazio bati emandako baimenak ikusteko eta euren egoera aldatzeko,

punteatu aplikazioa

Ezarpenak > Aplikazioak atalean.