Ordenagailua erabiliz mantentzea
Xperia™ Companion
Xperia™ Companion zerbitzu softwarea da, gailua ordenagailura konektatzen duzunean
erabil ditzakezun tresnen eta aplikazioen bilduma eskaintzen duena. Xperia™ Companion
softwarearekin ondokoa egin dezakezu:
•
Gailuaren softwarea eguneratu edo konpondu.
•
Xperia™ Transfer erabiliz gailu zaharretik edukia transferitu.
•
Edukiaren babeskopia ordenagailuan egin eta leheneratu.
•
Sinkronizatu multimedia edukia –hala nola argazkiak, bideoak, musika eta erreprodukzio
zerrendak– gailuaren eta ordenagailuaren artean.
•
Arakatu gailuko fitxategiak.
Xperia™ Companion erabiltzeko, sistema eragile hauetakoren bat exekutatzen duen eta
Internetera konektatuta dagoen ordenagailu bat erabili behar duzu:
•
Microsoft
®
Windows
®
7 edo berriagoa
•
Mac OS
®
X 10.8 edo berriagoa
Ikasi gehiago eta deskargatu Xperia™ Companion Windows ordenagailuetarako
http://support.sonymobile.com/tools/xperia-companion helbidean edo Xperia™
Companion Mac ordenagailuetarako
http://support.sonymobile.com/tools/xperia-companion-mac helbidean.
Fitxategiak kudeatzea ordenagailua erabiliz
Fitxategiak transferitzeko eta kudeatzeko, erabili USB kable bidezko konexioa Windows
®
sistema eragilea darabilen ordenagailu baten eta gailuaren artean.
Gailu biak konektatuta daudenean, ondokoen artean aukera dezakezu: gailua kargatzea,
fitxategiak transferitzea edo gailua MIDI sarrerarako erabiltzea. Ordenagailuak gailua
detektatuko du
Fitxategiak transferitzeko (MTP) konexio modua hautatzen duzunean.
Konexio modu lehenetsia
Kargatzeko bakarrik da.
Xperia™ Companion softwarearekin gailuaren fitxategi sistema atzi dezakezu. Xperia™
Companion instalatuta ez baduzu, instalatzea eskatuko zaizu gailua ordenagailura
konektatzean.
Erabili beti Xperia™ modelorako USB kablea eta ziurtatu erabat lehor dagoela.
39
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
USB konexio modua
Fitxategiak transferitzeko (MTP) konexio modua erabil dezakezu fitxategiak kudeatzeko
eta gailuaren softwarea eguneratzeko. USB modu hau Microsoft
®
Windows
®
ordenagailuekin erabiltzen da. Karga modu lehenetsian gaituta dago.
USB konexio modua aldatzeko
1
USB konektorea gailuari eranstea
2
Arrastatu behera egoera barra eta, ondoren, punteatu
USBa gailua kargatzen.
3
Punteatu
Fitxategiak transferitzeko (MTP).