Sony Xperia M4 Aqua - Deiak egitea

background image

Deiak egitea

Deiak egiteko, eskuz marka dezakezu telefono zenbakia, kontaktuen zerrendan

gordetako zenbaki bat puntea dezakezu edo deien erregistroko telefono zenbaki bat

puntea dezakezu. Markatze bizkorreko funtzioa ere erabil dezakezu kontaktuen

zerrendan eta deien erregistroetan zenbakiak bizkor bilatzeko, kontaktuaren zenbakiaren

edo izenaren zati bat idatzita eta agertuko diren iradokizunetako bat hautatuta.

1

Ikusi aukera gehiago

2

Ezabatu zenbakia

3

Markagailua

4

Deitzeko botoia

Markagailua irekitzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu .

3

Markagailua agertzen ez bada, punteatu .

Telefono zenbakiak markatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu .

3

Deien erregistroa agertzen bada, punteatu markagailua bistaratzeko.

4

Idatzi telefono zenbakia eta punteatu .

Nahi gabe markatutako zenbaki bat ezabatzeko, punteatu

.

Markatze dinamikoa erabiliz dei bat egiteko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu .

3

Deien erregistroa agertzen bada, punteatu markagailua bistaratzeko.

4

Erabili markagailua deitu nahi duzun kontaktuaren letrak edo zenbakiak sartzeko.

Letra edo zenbaki bat sartzen duzun bitartean, balizko bat-etortzeak agertuko

dira.

5

Punteatu deitu nahi duzun kontaktua.

Nazioarteko deiak egiteko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu . Deien erregistroa bistaratuko da.

3

Punteatu markagailua bistaratzeko.

4

Eduki ukituta 0 tekla “+” ikurra agertzen den arte.

5

Sartu herrialdearen kodea, area kodea (lehen zeroak gabe) eta, ondoren, telefono

zenbakia. Ondoren, punteatu .

71

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Hasierako pantailan markatze zuzeneko zenbakiak gehitzeko

1

Eduki ukituta Hasierako pantaila ikuspegian hutsik dagoen eremu bat gailuak

dardara egin eta pertsonalizazio menua erakutsi arte.

2

Pertsonalizazio menuan, punteatu

Widgetak > Laster teklak.

3

Korritu aplikazio zerrendan zehar eta hautatu

Markatze zuzena.

4

Hautatu markatze zuzeneko zenbaki gisa erabili nahi duzun kontaktua eta

zenbakia.

Telefono zenbakia erakustea edo ezkutatzea

Deiak egiten dituzunean hartzaileei zure telefono zenbakia erakustea edo ezkutatzea

hauta dezakezu.

Telefono zenbakia erakusteko edo ezkutatzeko irteerako deien bitartean

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Deia > Ezarpen gehigarriak > Deitzaile IDa, eta

aukeratu aukera bat.

Baliteke operadore guztiek aukera hau ez ematea.