TalkBack
TalkBack ikusmen-urrituei pantaila irakurtzeko zerbitzua da. TalkBack zerbitzuak ahozko
argibideak erabiltzen ditu Android gailuan izandako gertaerak edo ekintzak azaltzeko.
TalkBack zerbitzuak erabiltzaile-interfazea azaltzen du, eta ozen irakurtzen ditu software-
erroreak, jakinarazpenak eta mezuak.
TalkBack gaitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Erabilerraztasuna > TalkBack.
3
Punteatu pizteko eta itzaltzeko etengailua eta punteatu
Ados.
TalkBack eginbidearen hizketaren, feedbackaren eta ukipenaren hobespenak aldatzeko,
punteatu
Ezarpenak.
TalkBack eginbideak tutorial bat abiarazten du, eginbidea gaitu eta berehala. Tutorialetik
irteteko, punteatu
Irten botoia bi aldiz.
TalkBack desgaitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, sakatu birritan .
2
Bilatu eta sakatu birritan
Ezarpenak > Erabilerraztasuna > TalkBack.
3
Sakatu birritan pizteko eta itzaltzeko botoia eta, ondoren,
Ados.