Gailuaren identifikazio zenbakia bilatzea
Gailuak identifikazio zenbaki esklusiboa dauka. Zenbaki horri IMEI esaten zaio. Zenbaki
hori kopiatu eta nonbaiten gorde beharko zenuke. Baliteke zenbaki hori behar izatea,
adibidez, Xperia™ Care laguntza zerbitzua atzitu eta gailua erregistratzeko. Gailua
lapurtzen badizute, zenbaki hori erabil dezakete sare hornitzaile batzuek gailua, zure
herrialdean edo eskualdean, sarera sartzea geldiarazteko.
Zure IMEI zenbakia etiketen erretiluan ikusteko
1
Kendu memoria txartelaren zirrikituaren estalkia.
2
Sartu klip baten punta (edo antzeko objekturen baten punta fina) etiketen
erretiluko zulotxoan, eta tiratu erretiluari kanpoaldera atera dadin. IMEI zenbakia
ikus dezakezu erretiluan.
IMEI zenbakia ikusteko, telefonoaren markagailua ireki dezakezu eta
*#06#
markatu.
Zure IMEI zenbakia gailuaren ezarpenetan ikusteko.
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Telefonoari buruz > Egoera > IMEIari buruzko
informazioa.
18
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.