Internet eta MMS ezarpenak
Multimedia mezuak bidaltzeko edo Wi-Fi sare eskuragarririk ez dagoen tokian Internetera
konektatzeko, datu mugikorren konexioa piztuta eduki behar duzu, Internet eta MMS
(Multimedia Messaging Service) behar bezala ezarrita. Hona hemen aholku batzuk:
•
Mugikorren sare eta operadore gehienen kasuan, Internet eta MMS ezarpenak instalatuta
egon ohi dira gailuetan. Hala bada, Internet erabiltzen eta multimedia mezuak bidaltzen
has zaitezke.
•
Halaber, ezarpen horiek geroago deskarga daitezke Ezarpenak menuan.
•
Noiznahi gehi, alda edo ezaba ditzakezu eskuz gailuaren Internet eta MMS ezarpenak.
Internet edo MMS ezarpena nahi gabe aldatzen edo ezabatzen baduzu, deskargatu
Internet eta MMS ezarpenak berriro.
•
Internet eta MMS ezarpenak gailura behar bezala deskargatu arren, ezin bazara
Interneten sartu sare mugikor baten bidez edo multimedia mezularitza ez badabil,
kontsultatu gailuak izan ditzakeen sare estalduraren, datu mugikorren eta MMSren
arazoak konpontzeko aholkuak
www.sonymobile.com/support/
helbidean.
STAMINA modua aktibatu bada energia aurrezteko, datu mugikorren trafiko guztia etengo da
pantaila itzaltzean. Egoera horrek konexio arazoak sortzen baditu, probatu aplikazio eta
zerbitzu batzuk ez pausatzeko ezarrita edo desaktibatu STAMINA modua aldi baterako.
Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi
Bateria eta energia kudeaketa
orriko 36 atala.
Erabiltzaile ugari dituen gailua erabiltzen ari bazara, jabeak (erabiltzaile nagusiak) soilik
deskarga ditzake Interneteko eta mezularitzako ezarpenak Ezarpenak menutik, baina
deskargatutako ezarpenok erabiltzaile guztiei aplikatzen zaizkie.
Internet eta MMS ezarpenak deskargatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gehiago > Internet ezarpenak.
3
Punteatu
Onartu. Ezarpenak behar bezala deskargatu ondoren, agertuko da
egoera barran eta datu mugikorren trafikoa automatikoki konektatuko dira.
Ezarpenak gailura deskargatu ezin badira, egiaztatu sare mugikorraren seinalea. Joan oztopo
edo interferentziarik ez dagoen leku ireki batera edo hurbildu leiho batera, eta saiatu berriro.
46
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Internet eta MMS ezarpenak eskuz gehitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gehiago > Sare mugikorrak.
3
Punteatu
Sarbide puntuen izenak > .
4
Punteatu
Izena eta sartu nahi duzun izena.
5
Punteatu
APN eta sartu sarbide puntuaren izena.
6
Sartu behar den gainerako informazioa. Beste zer informazio behar den ez
badakizu, jarri harremanetan sareko operadorearekin xehetasun gehiago lortzeko.
7
Amaitutakoan, punteatu eta, ondoren,
Gorde.
Deskargatutako Internet eta MMS ezarpenak ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gehiago > Sare mugikorrak.
3
Punteatu
Sarbide puntuen izenak.
4
Xehetasun gehiago ikusteko, punteatu erabilgarri dagoen edozein elementu.