Sony Xperia M4 Aqua - Bideokameraren ezarpenak

background image

Bideokameraren ezarpenak

Bideokameraren ezarpenak doitzeko

1

Aktibatu kamera.

2

Pasatu hatza

aukerara.

3

Ezarpenak bistaratzeko, punteatu .

4

Hautatu doitu nahi duzun ezarpena eta, ondoren, egin aldaketak.

Bideokameraren ezarpenen ikuspegi orokorra

Agertokiaren hautapena

Agertokiaren hautapena eginbidea erabilita, aurrez programatutako bideo eszenen bidez

bizkor konfigura dezakezu kamera egoera arruntetarako. Eszena ezarpen bakoitza

kalitate oneneko bideoak sortzeko diseinatuta dago grabaketa ingurune jakin batean.

Automatikoa

Agertokia automatikoki hautatzen da

Desaktibatuta

Agertokiaren hautapena eginbidea desaktibatuta dago eta bideoak eskuz graba daitezke.

Nabarmentze leuna

Erabili atzealde suabeen aurrean bideoak grabatzeko.

Horizontala

Erabili paisaien bideoetarako. Kamerak urruneko objektuak fokatuko ditu.

Gaueko agertokia

Aktibatzen denean, argiaren sentikortasuna areagotzen da. Erabili argi gutxiko lekuetan. Azkar

mugitzen diren objektuak dituzten bideoak lausotuta atera litezke. Eskua egonkor mantendu edo

erabili euskarri bat. Argi baldintzak onak direnean, desaktibatu gau modua bideoaren kalitatea

hobetzeko.

Hondartza

Erabili itsasoaren edo lakuen bideoak grabatzeko.

Elurra

Erabili inguru argitsuetan esposizio handiko bideoak ekiditeko.

Kirolak

Erabili bizkor mugitzen diren objektuen bideoak grabatzeko. Esposizio denbora laburrak

mugimenduek eragindako lausotze efektua murrizten du.

Festa

Erabili argi baldintza eskasetan, barrualdeko bideoak grabatzeko. Barruko hondoko argiak eta

kandela argiak hartzen ditu eszenak. Azkar mugitzen diren objektuak dituzten bideoak lausotuta

atera litezke. Eskua egonkor mantendu edo erabili euskarri bat.

Bideoaren bereizmena

Doitu bideoaren bereizmena hainbat formatutara egokitzeko.

Full HD

1920×1080(16:9)

Full HD (bereizmen handi erabatekoa) formatua 16:9 aspektu ratioarekin.

HD

1280×720(16:9)

HD (bereizmen handia) formatua 16:9 aspektu erlazioarekin.

VGA

640×480(4:3)

VGA formatua 4:3 aspektu erlazioarekin.

MMSa

109

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Grabatu MMSetan bidaltzeko egokiak diren bideoak. Bideo formatu horren grabaketa denbora mugatua da,

bideoaren fitxategiak MMSetan sartu ahal izateko.

Fokatze modua

Bideoak grabatutako subjektuaren zein zatik izan behar duten argien kontrolatzen du

fokatze ezarpenak. Fokatze automatiko jarraitua aktibatuta dagoenean, kamerak

fokatzen jarraitzen du fokatze marko zuriaren barruko eremua fokatuta ager dadin.

Fokatze bakar automatiko

Kamerak automatikoki fokatzen du hautatutako gaia. Fokatze automatiko jarraitua aktibatuta dago.

Aurpegi detekzioa

Kamerak automatikoki hautematen ditu bost aurpegi eta marko zuriekin inguratzen ditu. Kamerak

automatikoki fokatzen du hurbilen dagoen aurpegia. Zein aurpegi fokatu ere hauta dezakezu pantaila

punteatuz. Kameraren pantaila punteatzean, marko horia agertuko da hautatu eta fokatu den aurpegia

erakusteko. Aurpegi hautematea ezin da erabili eszena mota guztietan. Fokatze automatiko jarraitua

aktibatuta dago.

Objektuen segimendua

Objektu bat hautatzen duzunean bisorea ukituta, kamerak automatikoki egingo du horren jarraipena.

Smile Shutter™ (bideoa)

Erabili Smile Shutter™ funtzioa bideoa grabatu aurretik kamerak zein motatako irribarrea

hautemango duen zehazteko.

Bideo egonkortzailea

Bideo bat grabatzerakoan, gailua egonkor mantentzea zaila izan daiteke. Egonkortzaileak

eskuaren mugimendu txikiak konpentsatzen laguntzen du.

Flash argia

Erabili flash argia bideoak grabatzeko, argi baldintzak kaxkarrak direnean edo hondoko

argia dagoenean. Bideo flash ikonoa ( ) bideokameraren pantailan soilik dago

erabilgarri. Kontuan izan batzuetan bideoaren kalitatea hobea izan daitekeela argirik

gabe, baita argi gutxi dagoenean ere.

Aktibatuta

Desaktibatuta

HDR bideoa

Erabili HDR (High-Dynamic Range) ezarpena atzeko argi biziaren aurrean edo kontraste

handia duten baldintzetan bideoa grabatzeko. HDR bideoa funtzioak xehetasunen galera

konpentsatzen du eta eremu argiak eta ilunak eranguratsuak dituen argazkia sortzen du.

110

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.