Kameraren ezarpenak
Argazki kameraren ezarpenak doitzeko
1
Aktibatu kamera.
2
Ezarpen guztiak bistaratzeko, punteatu .
3
Hautatu doitu nahi duzun ezarpena eta, ondoren, editatu nahi bezala.
105
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Argazki kameraren ikuspegi orokorra
Bereizmena
Argazkiak atera baino lehen, aukeratu bereizmena eta aspektu erlazioa. Argazkiek zenbat
eta bereizmen handiagoa izan, orduan eta memoria gehiago behar dute.
13MP
4128×3096(4:3)
13 megapixeleko bereizmena 4:3 aspektu erlazioarekin. Egokia argazkiak pantaila zabala ez duten gailuetan
ikusteko edo bereizmen handiarekin inprimatu nahi diren argazkietarako.
9MP
3920×2204(16:9)
9 megapixeleko bereizmena 16:9 aspektu erlazioarekin. Egokia argazkiak pantaila zabaleko gailuetan
ikusteko.
8MP
3264×2448(4:3)
8 megapixeleko bereizmena 4:3 aspektu erlazioarekin. Egokia argazkiak pantaila zabala ez duten gailuetan
ikusteko edo bereizmen handiarekin inprimatu nahi diren argazkietarako.
8MP
3840×2160(16:9)
8 megapixeleko bereizmena 16:9 aspektu erlazioarekin. Egokia argazkiak pantaila zabaleko gailuetan
ikusteko.
3MP
2048×1536(4:3)
3 megapixeleko bereizmena 4:3 aspektu erlazioarekin. Egokia argazkiak pantaila zabala ez duten gailuetan
ikusteko edo bereizmen handiarekin inprimatu nahi diren argazkietarako.
2MP
1920×1080(16:9)
2 megapixeleko bereizmena 16:9 aspektu erlazioarekin. Egokia argazkiak pantaila zabaleko gailuetan
ikusteko.
VGA
640×480(4:3)
VGA formatua 4:3 aspektu erlazioarekin.
Ezarpena
Eskuz moduan baino ez dago erabilgarri.
Fokatze modua
Argazkiko zein zatik izan behar duten garbien kontrolatzen du fokatze funtzioak. Fokatze
automatiko jarraitua aktibatuta dagoenean, kamerak fokatzen jarraitzen du fokatze marko
horiaren barruko eremua fokatuta ager dadin.
Fokatze bakar automatiko
Kamerak automatikoki fokatzen du hautatutako gaia. Fokatze jarraitu automatikoa aktibatuta dago. Eduki
ukituta kameraren pantaila fokatze marko horia urdin bihurtu arte, horrek fokatzea prest dagoela adierazten
du. Hatza altxatzen duzunean ateratzen da argazkia.
Aurpegi detekzioa
Kamerak bost aurpegira arte automatikoki hautematen ditu eta markoekin inguratzen ditu. Kamerak
automatikoki fokatzen du hurbilen dagoen aurpegia. Zein aurpegi fokatu ere hauta dezakezu pantaila
punteatuta. Kameraren pantaila punteatzean, marko urdina agertuko da hautatu eta fokatu den aurpegia
erakusteko. Aurpegi hautematea ezin da erabili eszena mota guztietan. Fokatze jarraitu automatikoa
aktibatuta dago.
Ukitu fokatzeko
Fokatu beharreko eremua zehazteko, sakatu kameraren pantailako eremu bat. Fokatze jarraitu automatikoa
desaktibatuta dago. Eduki ukituta kameraren pantaila fokatze marko horia urdin bihurtu arte, horrek fokatzea
prest dagoela adierazten du. Hatza altxatzen duzunean ateratzen da argazkia.
Objektuen segimendua
Bisorea ukituta objektu bat hautatzen duzunean, kamerak automatikoki egingo du horren jarraipena.
Ezarpena
Eskuz moduan baino ez dago erabilgarri.
106
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Tenporizadorea
Gailuari eutsi gabe atera ditzakezu argazkiak tenporizadorea erabiliz. Erabili funtzio hori
autorretratuak ateratzeko edo taldeen argazkiak ateratzeko, argazkiak guztiak ager
daitezkeen. Tenporizadorea erabili dezakezu ere, argazkiak ateratzerakoan kamera
mugitzea saihestea nahi baduzu.
10 segundo
Ezarri 10 segundoko atzerapena, obturadorearen botoia sakatzen duzunetik argazkia ateratzen den arte.
2 segundo
Ezarri 2 segundoko atzerapena, obturadorearen botoia sakatzen duzunetik argazkia ateratzen den arte.
0,5 segundo
Ezarri segundo erdiko atzerapena, obturadorearen botoia sakatzen duzunetik argazkia ateratzen den arte.
Desaktibatuta
Obturadorearen botoia sakatzen duzunean argazkia ateratzen da.
Smile Shutter™
Erabili Smile Shutter™ funtzioa argazkia atera aurretik kamerak zein motatako irribarrea
hautemango duen zehazteko.
HDR
Erabili HDR (High-Dynamic Range) ezarpena atzeko argi biziaren aurrean edo kontraste
handia duten baldintzetan argazkia ateratzeko. HDR funtzioak xehetasunen galera
konpentsatzen du eta eremu argi eta ilun esanguratsuak dituen argazkia sortzen du.
Ezarpen hori
Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.
ISO
ISO sentikortasuna automatikoki doitzeko ezar dezakezu, edo eskuz doi daiteke 100etik
3200era.
Ezarpena
Eskuz ateratzeko moduan baino ez dago erabilgarri.
Neurketa
Funtzio honek automatikoki zehazten du esposizio orekatua, argazkian atera nahi duzun
subjektuan dagoen argi kopurua neurtuta.
Erdia
Subjektuaren erdigunearen argitasuna aintzat hartuta, esposizioa zehazten du.
Puntua
Esposizioa doitzen du atera nahi duzun subjektuaren zati txiki batean.
Normala
Esposizioa kalkulatzen du subjektu osoko argi kopuruan oinarrituta.
Ezarpena
Eskuz ateratzeko moduan baino ez dago erabilgarri.
Flasha
Erabili flasha argazkiak ateratzeko, argi baldintzak kaxkarrak direnean edo hondoko argia
dagoenean. Aukera hauek daude erabilgarri flash ikonoa ( ) punteatzen duzunean
kameraren pantailan:
Automatikoa
Kamerak automatikoki zehaztuko du argi baldintzek flasha erabiltzea eskatzen duten ala ez.
Erabili flasha beti
Erabili ezarpen hau atzeko planoa subjektua baino distiratsuagoa denean. Horrela, nahi ez diren itzalak
kenduko dira.
107
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Ekidin begi gorriak
Begietako kolore gorria murrizten du argazkia ateratzerakoan.
Desaktibatuta
Flasha desaktibatuta dago. Batzuetan argazkiaren kalitatea hobea izan daiteke flashik gabe, argi gutxi
dagoenean ere. Flashik gabe argazki on bat ateratzeko eskuari tinko eutsi behar diozu. Erabili
tenporizadorea argazkiak lausotzea ekiditeko.
Linterna
Flasha etengabe piztuta egongo da argazkiak ateratzean.
Eszenak hautatzea
Eszenak hautatzeko eginbidea erabilita, aurrez programatutako eszenen bidez kamera
bizkor konfiguratu ahal izango duzu egoera arruntetarako. Kamerak hautatutako
eszenara doitzeko hainbat ezarpen zehazten ditu, ahalik eta argazkirik onena aterako
dela ziurtatzeko.
Desaktibatuta
Eszenak hautatzeko eginbidea desaktibatzen du eta argazkiak eskuz atera daitezke.
Azal leuna
Atera aurpegien argazkiak edertasun efektu hobetua erabilita.
Nabarmentze leuna
Erabili atzealde suabeen aurrean argazkiak ateratzeko.
Mugimenduaren murrizketa
Erabili inguru ilun samarretan kameraren mugimendua murrizteko.
Horizontala
Erabili paisaien argazkiak ateratzeko. Urruneko objektuak fokatuko ditu kamerak.
Argiaren HDR zuzenketa
Erabili kontraste handiko argazkietan xehetasunak areagotzeko. Atzealdeko argiaren zuzenketak irudia
aztertzen du eta automatikoki doitzen du argiztatze bikaina duen argazkia emateko.
Gaueko argazki bertikala
Erabili gauez edo argi gutxiko lekuetan erretratuak ateratzeko. Esposizio denbora luzea dela eta,
kamerari tinko eutsi behar zaio edo azalera egonkor batean ezarri behar da.
Gaueko agertokia
Erabili argazkiak gauean edo argitasun urriko lekuetan ateratzeko. Esposizio denbora luzea dela eta,
kamerari tinko eutsi behar zaio edo azalera egonkor batean ezarri behar da.
Pultsuan argi gutxirekin
Erabili argitasun gutxirekin eskuz ateratako argazkietarako, zarata eta lausotzea murrizteko.
Sentikortasun handia
Erabili argitasun gutxiko tokietan argazkiak flashik gabe ateratzeko. Lausotzea murrizten du.
Gourmet
Erabili jakien argazkiak ateratzeko kolore distiratsuekin.
Animalia
Erabili animalien argazkiak ateratzeko. Lausotzea eta begi gorriak murrizten ditu.
Hondartza
Erabili itsasoaren edo lakuen argazkiak ateratzeko.
Elurra
Erabili inguru argietan esposizio handiegiko argazkiak saihesteko.
Festa
Erabili, argi baldintza eskasetan, barrualdeko argazkiak ateratzeko. Barrualdeko atzeko planoko argiak
eta kandelen argiak hartzen ditu eszenak. Esposizio denbora luzea dela eta, kamerari tinko eutsi
behar zaio edo azalera egonkor batean ezarri behar da.
Kirolak
Erabili bizkor mugitzen diren objektuei argazkiak ateratzeko. Esposizio denbora laburrak
mugimenduek eragindako lausotze efektua murrizten du.
Dokumentua
Erabili testuei edo marrazkiei argazkiak ateratzeko. Argazkiari kontraste handiagoa, zorrotzagoa
ematen dio.
Su artifizialak
108
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Erabili su artifizialen argazkiak ateratzeko.
Ezarpena
Eskuz moduan baino ez dago erabilgarri.