Sony Xperia M4 Aqua - Gailua USB osagarrietara konektatu

background image

Gailua USB osagarrietara konektatu

USB Host egokigailua erabil dezakezu gailua USB osagarrietara konektatzeko, hala nola,

USB memoria osagarriko gailuetara eta USB saguetara. USB gailuak mikro USB

konektore bat badu, USB Host egokigailu bat behar da.

Gailuak buru gabeko USB ataka bat du. Gailuak urarekin kontakturen bat izaten badu, ziurtatu

USB ataka erabat lehor dagoela, USB kablea sartu baino lehen.

USB Host egokigailuak aparte saltzen dira. Sony-k ez du bermatzen USB osagarri guztiak

bateragarriak izango direnik gailu honekin.

USB osagarriak USB Host egokigailua erabiliz konektatzeko

1

Erantsi USB Host egokigailua gailura eta konektatu egokigailua USB osagarrira.

2

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

3

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Gailu konexioa > USB konexioak > Detektatu

USB gailua.

Baliteke beste urrats batzuk edo softwarea behar izatea joko kontrolatzaileak, USB audioa eta

USB Ethernet osagarriak konfiguratzeko. Sony-k ez du bermatzen USB memoria osagarriko

gailu guztiak bateragarriak izango direnik gailu honekin.

USB Host egokigailua erabiliz USB memoria osagarrietako edukia atzitzeko

1

Erantsi USB Host egokigailua gailura eta konektatu egokigailua USB memoria

osagarriko gailura.

2

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

3

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Gailu konexioa > USB konexioak > Detektatu

USB gailua.

4

USB biltegiratzeko gailuko fitxategiak eta karpetak atzitzeko, erabili fitxategiak

kudeatzeko aplikazio bat, File Commander, esaterako.

Dagokion multimedia aplikazioa gailuan ere ireki dezakezu, edukia zuzenean ikusteko.

Adibidez, Albuma aplikazioa ireki dezakezu USB memoria osagarriko gailuetan gordetako

argazkiak ikusteko.

Konfiguratu gailua USB gailuak detektatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Gailu konexioa > USB konexioak > Detektatu

USB gailua.

123

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.