Sony Xperia M4 Aqua - Gailuaren pantaila telebistan hari gabe islatzea

background image

Gailuaren pantaila telebistan hari gabe islatzea

Pantaila islatzeko eginbidea gailuaren pantaila telebistan edo bestelako pantaila handi

batean erakusteko erabil dezakezu, kable bidezko konexiorik gabe. Wi-Fi Direct®

teknologiak hari gabeko konexioa sortzen du bi gailuen artean, zure argazki gogokoenak

sofan eroso zaudela ikusi ahal izan ditzazun. Gailutik telebistako bozgorailuen biez

musika entzuteko ere erabil dezakezu eginbide hau.

Pantaila islatzea erabiltzerakoan, baliteke batzuetan irudiaren kalitateak eragin negatiboa izatea

beste Wi-Fisare batzuen interferentzia badago.

Gailuaren pantaila telebistan islatzeko

1

Telebista: Jarraitu telebistaren erabiltzailearen gidako argibideei pantaila islatzeko

funtzioa aktibatzeko.

2

Zure gailua: Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

3

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Gailu konexioa > Pantaila islatzea.

4

Punteatu

Hasi.

5

Punteatu

Ados eta hautatu gailu bat.

Funtzio horrek funtziona dezan, telebistak Wi-Fi CERTIFIED Miracast

zerbitzuan oinarritutako

pantaila islatzea onartu behar du. Telebistak pantaila islatzea onartzen ez badu, pantailaren

hari gabeko moldagailua erosi behar duzu aparte. Pantaila islatzea erabiltzean, ez estali

gailuaren Wi-Fi antenaren eremua.

Gailuen arteko pantaila islatzea gelditzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta -punteatu

Ezarpenak > Gailu konexioa > Pantaila islatzea.

3

Punteatu

Deskonektatu eta, ondoren, punteatu Ados.