Kontaktuak gehitzea eta editatzea
Kontaktuak gehitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu .
2
Punteatu .
3
Kontaktuak kontu batekin edo gehiagorekin sinkronizatu badituzu eta kontaktu bat
lehen aldiz gehitzera bazoaz, kontaktu hori zein kontutan gehitu nahi duzun
hautatu behar duzu. Bestela, kontaktua gailuan erabili eta gorde bakarrik egin nahi
baduzu, punteatu
Babeskopiarik ez.
4
Idatzi edo hautatu nahi duzun informazioa kontaktuari buruz.
5
Amaitutakoan, punteatu
GORDE.
3. urratsean sinkronizazio kontua hautatu ondoren, kontu hori kontu lehenetsi gisa agertuko da
kontaktu bat gehitzen duzun hurrengo aldian. Kontaktuak kontu jakin batean gordetzean,
kontu hori kontu lehenetsi gisa agertuko da kontaktu bat gehitzen duzun hurrengo aldian.
Kontaktu bat kontu jakin batean gorde ondoren beste kontu batera eraman nahi baduzu, beste
kontaktu bat sortu eta hori gordetzeko beste kontu bat hautatu beharko duzu.
Gehi ikurra eta herrialdearen aurrezenbakia kontaktuaren telefono zenbakiaren aurretik jartzen
baduzu, ez duzu zenbakia editatu beharko deiak beste herrialdeetatik egiten dituzunean.
Kontaktuak editatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu .
2
Punteatu editatu nahi duzun kontaktua eta, ondoren, punteatu .
3
Editatu nahi duzun informazioa.
4
Amaitutakoan, punteatu
GORDE.
Sinkronizazio zerbitzu batzuek ez dizute kontaktuaren xehetasunak editatzen utziko.
Argazkiak kontaktuekin lotzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu .
2
Punteatu editatu nahi duzun kontaktua eta, ondoren, punteatu .
3
Punteatu
eta, ondoren, hautatu kontaktuaren argazkia gehitzeko eta nahi
bezala editatzeko metodoa.
4
Argazkia gehitu duzunean, punteatu
GORDE.
Halaber, kontaktuaren argazkia
Albuma aplikaziotik ere gehi dezakezu zuzenean. Sareko kontu
batean gordetako argazki bat gehitu nahi baduzu, lehendabizi argazkia deskargatu behar
duzu.
Kontaktuen dei tonua pertsonalizatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu .
2
Punteatu editatu nahi duzun kontaktua eta, ondoren, punteatu .
3
Punteatu >
Ezarri dei tonua.
4
Hautatu zerrendako aukera bat edo punteatu gailuan gordetako musika fitxategi
bat hautatzeko, eta ondoren, punteatu
Eginda.
5
Punteatu
GORDE.
81
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Kontaktuak ezabatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu .
2
Eduki ukituta ezabatu nahi duzun kontaktua.
3
Kontaktu guztiak ezabatzeko, punteatu behera gezia beherako menua irekitzeko,
eta gero hautatu
Markatu guztiak.
4
Punteatu eta, ondoren,
Ezabatu.
Zeure buruari buruzko kontaktu informazioa editatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu .
2
Punteatu
Ni eta, ondoren, punteatu .
3
Sartu informazio berria edo aldatu nahi duzuna.
4
Amaitutakoan, punteatu
GORDE.
SMSetatik kontaktuak sortzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Sakatu telefono-zenbakiaren alboko ikonoa eta, ondoren, sakatu
Gorde.
3
Hautatu lehendik den kontaktu bat, edo punteatu
Sortu kontaktua.
4
Editatu kontaktuaren informazioa eta punteatu
GORDE.