Sony Xperia M4 Aqua - Erabiltzailearen gida honi buruz

background image

Erabiltzailearen gida honi buruz

Android™ 6.0 software bertsioaren Xperia™ M4 Aquaerabiltzailearen gida da hau.

Gailuak zein software bertsio darabilen ziur ez badakizu, Ezarpenak menuan begira

dezakezu.

Sistema eta aplikazioak eguneratu ondoren, baliteke gailuko eginbideak Erabiltzailearen gida

honetan azaltzen diren bezala ez agertzea. Baliteke eguneratzeak eraginik ez izatea Android™

bertsioan. Software eguneratzeei buruzko informazio gehiago lortzeko, irakurri

Gailua

eguneratzea

orrialdeko 38 atala.

Gailuaren uneko software bertsioa begiratzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Telefonoari buruz > Android™ bertsioa.

Zerbitzuen eta eginbideen mugak

Baliteke erabiltzailearen gida honetan deskribatutako zerbitzuak eta eginbideak herrialde

guztietako sare edo zerbitzu hornitzaile guztiekin bateragarriak ez izatea. Herrialde,

eskualde eta sare guztietan erabil daiteke GSM nazioarteko larrialdi zenbakia, zerbitzu

hornitzailea edozein dela ere, baldin eta gailua mugikorren sarera konektatuta badago.

Jarri harremanetan sareko operadorearekin edo zerbitzu hornitzailearekin, zerbitzu edo

eginbide jakin batean erabilgarritasuna zehazteko eta sarbide edo erabilera kostu

osagarriak aplikatuko diren jakiteko.
Gida honetan azaldutako hainbat eginbide eta aplikazio erabiltzeko, litekeena da

Interneterako sarbidea behar izatea. Datu-konexioaren karguak aplika daitezke gailuaren

bidez Internetera konektatzeagatik. Informazio gehiago lortzeko, jarri harremanetan

haririk gabeko zerbitzu hornitzailearekin.