Sony Xperia M4 Aqua - Zergatik behar dut Google™‎ kontu bat?

background image

Zergatik behar dut Google™ kontu bat?

Sony-ren Xperia™ gailuak Google™ enpresak garatutako Android™ plataforman

funtzionatzen du. Gailua erosten duzunean Google™ aplikazio eta zerbitzu sorta izango

duzu erabilgarri gailuan, besteak beste, Gmail™, Google Maps™, YouTube™ eta Play-

Store™ aplikazioa, Android™ aplikazioak deskargatzeko lineako Google Play™ dendan

sartzen uzten dizun aplikazioa. Zerbitzu horiei etekin handiena ateratzeko, Google™

kontua behar duzu. Adibidez, Google™ kontu batek ondokoa egiteko aukera ematen

dizu:

Google Play™ dendatik aplikazioak deskargatzeko eta instalatzeko.

Gmail™ erabiliz posta elektronikoa, kontaktuak eta egutegia sinkronizatzeko.

Hangouts™ aplikazioaren bidez lagunekin txateatzeko.

Sinkronizatu arakatze historia eta laster markak, Google Chrome™ web arakatzailea

erabiliz.

Identifikatu erabiltzaile baimendu gisa, Xperia™ Companion erabiliz software konpondu

ostean.

Aurkitu, blokeatu edo garbitu urrunetik galdutako edo lapurtutako gailuak, my Xperia™

edo Android™ gailuak kudetzeko zerbitzua erabiliz.

10

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Android™ sistemari eta Google™ enpresari buruzko informazio gehiagorako, joan

http://support.google.com

orrialdera.

Funtsezkoa da Google™ kontuaren erabiltzaile izena eta pasahitza gogoratzea. Zenbait

egoeretan, baliteke segurtasun arrazoiengatik zeure burua identifikatu behar izatea Google™

kontua erabiliz. Egoera horietan ez badituzu Google™ erabiltzaile izena eta pasahitza ematen,

gailua blokeatuta dago. Gainera, Google™ kontu bat baino gehiago badituzu, ziurtatu

dagokion kontuaren kredentzialak idazten dituzula.

Gailuan Google™ kontua konfiguratzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Kontuak > Gehitu kontua > Google.

3

Jarraitu erregistro laguntzaileari Google™ kontu bat sortzeko, edo hasi saioa

dagoeneko kontua baduzu.

Gailua abiarazten duzun lehen aldian, konfigurazio laguntzailetik ere has dezakezu saioa edo

sor dezakezu Google™ kontua. Bestela, sarean sor dezakezu kontua

www.google.com/accounts

helbidean.

Google™ kontu bat kentzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Punteatu

Ezarpenak > Kontuak > Google.

3

Hautatu kendu nahi duzun Google™ kontua.

4

Punteatu >

Kendu kontua.

5

Berresteko, punteatu

Kendu kontua berriro.

Google™ kontua kentzen baduzu, Google™ kontura estekatutako edozein segurtasun

eginbide ez da aurrerantzean erabilgarri egongo.

Gailua beste norbaiti uzten badiozu denbora luzez, gailutik Google™ kontua kentzea

gomendatzen dizugu.

11

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.