Pantaila blokeatzea eta desblokeatzea
Gailua piztuta dagoela, aurrez ezarritako denbora tartean egonean uzten bada, pantaila
iluntzen eta automatikoki blokeatzen da bateria aurrezteko. Blokeo horri esker, gailua
erabiltzen ari ez zarenean, ukipen pantailan nahigabeko ekintzak egitea saihestuko duzu.
Gailua erosten duzunean, irristatze bidezko oinarrizko blokeoa dakar ezarrita. Beraz,
gailua desblokeatzeko, hatza pasa behar duzu pantailaren ezkerralderantz edo azpiko
aldetik gorantz. Geroago izango duzu aukera segurtasun ezarpenak aldatzeko eta
bestelako blokeoak gehitzeko. Ikusi
Pantaila blokeatzea
atala, 12 orrian.
Pantaila aktibatzeko
•
Sakatu labur pizteko tekla.
Pantaila blokeatzeko
•
Pantaila aktibo dagoenean, sakatu azkar pizteko tekla.