Widget-ak
Hasierako pantailan zuzenean erabil ditzakezun aplikazio txikiak dira widget-ak. Laster
tekla gisa ere funtzionatzen dute. Adibidez, Eguraldia widget-arekin, eguraldiari buruzko
oinarrizko informazioa ikus dezakezu hasierako pantailan zuzenean. Widget-a
punteatzean, ordea, Eguraldia aplikazio osoa irekitzen da. Play Store™ dendatik widget
gehiago deskarga ditzakezu.
Widget-ak hasierako pantailan gehitzeko
1
Eduki ukituta Hasierako pantaila ikuspegian hutsik dagoen eremua bat gailuak
bibratu arte eta punteatu
Widgetak.
2
Bilatu eta punteatu gehitu nahi duzun widget-a.
Widget bati tamaina aldatzeko
1
Eduki ukituta widget bat, gailuak dardara egin arte. Orduan, askatu widgeta.
Widgetari tamaina alda badiezaiokezu, adibidez, Egutegia widgetari,
narbarmendutako markoa eta tamainaz aldatzeko puntuak agertuko dira.
2
Arrastatu puntuak barrurantz edo kanporantz widgeta txikitu edo hedatzeko.
3
Widget-aren tamaina berria berresteko, puntetau Hasierako pantaila orriko
edozein puntu.
Widgetak tokiz aldatzeko
•
Eduki ukituta widgeta, gailuak dardara egin arte. Orduan, arrastatu elementua
kokapen berrira.
Widgetak kentzeko
•
Eduki ukituta widgeta, gailuak dardara egin arte. Orduan, arrastatu elementua
Kendu hasierako pantailatik karpetara.