Sony Xperia M4 Aqua - Aplikazio ezarpenak

background image

Aplikazio ezarpenak

Zenbait aplikaziok baimenak eskatuko dizkizu erabiltzen hasten zarenean. Aplikazio

bakoitzaren baimenak banaka baimendu edo ukatu ditzakezu Ezarpenak menutik edo

Berretsi baimena elkarrizketatik. Baimen eskakizunak aplikazioaren diseinuaren

araberakoak dira.

Baimenak baimentzea edo ukatzea

Elkarrizketa erakusten denean, baimenak baimentzea edo ukatzea aukera dezakezu.

Aurrez beste Android bertsio bat erabili baduzu, aplikazio gehienek dagoeneko

baimenduta izango dituzte behar diren baimenak.

Baimenak baimentzeko

1

Baimenak baimentzeko, punteatu

Baimendu.

2

Berrespen elkarrizketa bigarren aldiz agertzen denean,

Ez galdetu berriro aukera

hauta dezakezu nahi baduzu.

3

Elkarrizketak, gainera, aplikazioak zergatik behar dituen baimenak eta zertarako

erabiltzen diren azaltzen da. Elkarrizketa ezesteko, punteatu

Ados.

Baimenak ukatzeko

Baimenak ukatzeko, punteatu

Eragotzi elkarrizketa bistaratzen denean.

Zenbait aplikazio erabiltzen jarrai daiteke, baita baimenak ukatu badizkiezu ere.

Baimen garrantzitsuak

Baimen batzuk derrigorrezkoak dira, aplikazioek espero bezala funtzionatzeko.

Halakoetan, elkarrizketa batek emango dizu horren berri.

Aplikazioak konfiguratzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Aplikazioak > .

3

Hautatu konfigurazio aukera bat, adibidez,

Aplikazio-baimenak, eta, ondoren,

aukeratu konfiguratu nahi duzun aplikazioa.

Baimen garrantzitsuak baimentzeko

1

Baimenak baimentzeko, punteatu

Jarraitu > APLIKAZIOA. INF. > Baimenak.

2

Aurkitu behar duzun baimen garrantzitsua.

3

Arrastatu graduatzailea eskuinera.

60

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Aplikazioa estekatzea

Gailuak aplikazio lehenetsia zehatz dezake web esteka jakin bat maneiatzeko. Horrek

esan nahi du esteka ezarrita badago, ez duzula aplikaziorik hautatu behar esteka

irekitzen duzun bakoitzean. Noiznahi alda dezakezu aplikazio lehenetsia.

Ezarpenak menutik aplikazioen estekak kudeatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Aplikazioak.

3

Punteatu eta aurkitu

Aplikazioen estekak.

4

Hautatu aplikazio bat eta doitu ezarpenak nahi bezala.