Sony Xperia M4 Aqua - Erabiltzaile ugariko kontuak

background image

Erabiltzaile ugariko kontuak

Gailuak erabiltzaile ugariko kontuak onartzen ditu. Horrela, erabiltzaile ugarik hasi eta

erabil dezakete saioa gailuan bereizita. Erabiltzaile ugariko kontuak egokiak dira gailu

bera beste pertsonekin partekatzen duzunean edo norbaiti une batez zure gailua

erabiltzen uzten diozunean. Gailua lehen aldiz konfiguratzen duen erabiltzailea izango da

gailuaren jabea. Jabeak bakarrik kudea ditzake beste erabiltzaileen kontuak. Jabearen

kontuaz gain, beste bi motatako kontuak daude:

Ohiko erabiltzailea: Kontu mota hau zure gailua maiz erabiltzen duen norbaitentzat egokia

da.

Erabiltzaile gonbidatua: Gaitu gonbidatu kontua aukera zure gailua une jakin batean soilik

erabili nahi duen norbaitentzat.

Zenbait eginbide jabeak soilik gauza ditzake. Adibidez, jabeak bakarrik baimen ditzake Google

Play™ ez beste iturburuetako deskargak.

Ohiko erabiltzaile kontuari buruz

Ohiko erabiltzaileen kontuak gehitzean, erabiltzaile bakoitzak hasierako pantaila, horma

paper eta ezarpen orokor desberdinak eduki ditzakete. Aplikazioetarako eta

memoriarako sarbide banandua izango dute ere, musika edo argazkiak bezalako

fitxategiak lortzeko. Gehienez zazpi ohiko erabiltzaile kontu gehi ditzakezu zure gailuan.

63

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Ohiko erabiltzaileen kontuak gehitzeko

1

Ziurtatu jabe gisa duzula saioa hasita, hau da, gailua lehen aldiz konfiguratu zuen

erabiltzaile gisa.

2

Hasierako pantailan, punteatu .

3

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Erabiltzaileak > Gehitu erabiltzailea.

4

Punteatu

Ados. Kontu berria osatuko da.

5

Punteatu

KONFIGURATU. Pantaila blokeatu egiten da eta gehitu berri duzun

erabiltzailea ordezten duen ikonoa agertuko da goi eskuinaldeko ertzean.

6

Desblokeatu pantaila, hatza ezkerrera edo gora pasatuta.

7

Jarraitu pantailako argibideei, erabiltzailearen kontua konfiguratzeko.

Kontu berria darabilen pertsonak kontua konfiguratu nahi badu baina une horretan erabilgarri

ez badago,

ORAIN EZ puntea dezakezu 5. urratsean. Erabiltzailea prest egotean,

Erabiltzaileak ataleko Ezarpenak hauta dezakezu, eta kontu berria ikusi (Erabiltzaile berria gisa

ageri da). Punteatu kontua eta jarraitu argibideei, konfiguratzen amaitzeko.

Edozein pantailako egoera barratik ere gehi dezakezu ohiko erabiltzaile baten kontua.

Arrastatu egoera barra beherantz eta punteatu erabiltzailearen ikonoa. Ondoren, punteatu

Gehitu erabiltzailea.

Gailutik ohizko erabiltzaile baten kontua ezabatzeko

1

Ziurtatu jabe gisa duzula saioa hasita.

2

Hasierako pantailan, punteatu .

3

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Erabiltzaileak.

4

Punteatu ezabatu nahi duzun erabiltzailearen alboan dagoen eta, ondoren,

punteatu

Kendu erabiltzailea > Ezabatu .

Erabiltzaile gonbidatuaren kontuari buruz

Norbaitek zure gailua erabili nahi badu denbora batez, gonbidatu kontu bat gaitu

dezakezu erabiltzaile horrentzat. Gonbidatu moduan, sistema instalatu berri izango balitz

bezala abiaraziko da gailua, aurrez instalatutako aplikazioak bakarrik agertuko direlarik.

Zure gonbidatuak gailua erabiltzen amaitzen duenean, saioa ezaba dezakezu hurrengo

gonbidatuak berriro hasieratik hasteko aukera izan dezan. Erabiltzaile gonbidatuaren

kontua aurrez instalatuta dago eta ezin da ezabatu.

Erabiltzaile gonbidatuaren kontua aktibatzea

1

Ziurtatu jabe gisa duzula saioa hasita, hau da, gailua lehen aldiz konfiguratu zuen

erabiltzaile gisa.

2

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

3

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Erabiltzaileak > Gonbidatua

Erabiltzaile gonbidatuaren kontua edozer pantailatako egoera barratik ere aktiba dezakezu.

Arrastatu egoera barra beherantz eta punteatu erabiltzailearen ikonoa. Ondoren, punteatu

Gehitu gonbidatua.

Gonbidatuaren saioko datuak garbitzeko

1

Ziurtatu saioa hasita duzula gonbidatu kontuan.

2

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

3

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Erabiltzaileak.

4

Bilatu eta punteatu

Kendu gonbidatua.

5

Punteatu

Kendu.

Edozein pantailako egoera barran ere garbi ditzakezu gonbidatuaren saioko datuak, betiere,

gonbidatu kontuan saioa hasita baduzu. Arrastatu egoera barra beherantz eta punteatu

erabiltzailearen ikonoa. Ondoren, punteatu

Kendu gonbidatua.

64

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Erabiltzaile ugariko kontuen artean aldatzea

Erabiltzaile ugariko kontuen artean aldatzeko

1

Erabiltzaileen zerrenda bistaratzeko, arrastatu egoera barra beherantz bi atzak

erabiliz, eta ondoren punteatu pantailaren goi eskuin aldeko erabiltzailearen

ikonoa.

2

Punteatu aldatzea nahi duzun erabiltzailearen kontua irudikatzen duen ikonoa.

3

Pasahitz bat zehaztu bada kontuarentzat, idatzi pasahitz hau saioa hasteko.

Bestela, desblokeatu pantaila.

Gonbidatuaren kontura aldatzean, punteatu

Berriro hasi aurreko saioa garbitu nahi baduzu

edo bestela, punteatu

Bai, jarraitu aurreko saioarekin jarraitzeko.

Erabiltzaile ugariko kontuen ezarpenak

Hiru ezarpen mota daude erabiltzaile ugariko gailuetan:

Edozein erabiltzailek alda ditzakeen eta erabiltzaile guztiengan eragina duten ezarpenak.

Esate baterako, Wi-Fi, Hegaldi modua, NFC eta Bluetooth®.

Banako erabiltzaile kontuei bakarrik eragiten dieten ezarpenak. Esate baterako, datuen

sinkronizazio automatikoa, blokeatutako pantaila, gehitutako hainbat kontu eta horma

papera.

Jabeek soilik ikus ditzaketen eta erabiltzaile guztiengan eragina duten ezarpenak,

esaterako, VPN ezarpenak.

65

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.