Sony Xperia M4 Aqua - Pantailako teklatua

background image

Pantailako teklatua

Testua idazteko, pantailako QWERTY teklatuko teklak puntea ditzakezu edo mugimendu

bidezko idazketa erabil dezakezu, hatza hizki batetik bestera irristatuta hitzak sortzeko.

Testua esku bakarrarekin idazteko, pantailako teklatuaren bertsio txikiagoa nahiago

baduzu, esku bakarrerako teklatua aktiba dezakezu.
Gehienez ere, hiru hizkuntza hauta ditzakezu testua idazteko. Hizkuntza antzemateko

eginbide adimenduak erabiltzen duzun hizkuntza detektatzen du eta hizkuntza

horretarako hitzak aurresaten ditu. Aplikazio batzuek automatikoki irekitzen dute

pantailako teklatua, adibidez, posta elektronikorako eta SMSetarako aplikazioek.

1 Ezabatu kurtsorearen aurreko karakterea.

2 Sartu orga itzulera edo berretsi testu idazketa.

3 Sartu zuriunea.

4 Pertsonalizatu teklatua. Teklatua pertsonalizatu ondoren desagertuko da tekla.

5 Bistaratu zenbakiak eta ikurrak. Ikur gehiago bistaratzeko, punteatu

.

6 Aldatu minuskula , maiuskula eta Maius artean. Zenbait hizkuntzatan, hizkuntzaren karaktere

gehigarriak atzitzeko erabiltzen da tekla hori.

Bistaratu pantailako teklatua testua sartzeko

Punteatu testua sartzeko eremu bat.

Erabili pantailako teklatua orientazio horizontalean

Pantailako teklatua bistaratzen denean, jarri gailua alboka.

Agian aplikazio batzuetako ezarpenak doitu beharko dituzu orientazio horizontala gaitzeko.

Karaktereak banaka sartzeko

1

Teklatuan ikusgai dagoen karaktere bat sartzeko, punteatu karakterea.

2

Karaktere baten aldagaia idazteko, eduki ukituta teklatuko karaktere arrunt bat

erabilgarri dauden aukeren zerrenda lortzeko, eta, ondoren, hautatu zerrendatik.

Adibidez, "é" sartzeko, eduki ukituta "e" beste aukera bat agertu arte; ondoren,

oraindik ere hatza teklatuan sakatuta duzula, arrastatu eta hautatu "é".

Puntuak idazteko

Hitzen bat idatzitakoan, punteatu birritan zuriune barra.

66

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Mugimendu bidezko idazketa funtzioa erabiliz testua idazteko

1

Pantailako teklatua bistaratzen denean, irristatu hatza letra batetik bestera eta

idatzi nahi duzun hitza trazatu arte.

2

Hitza idazten amaitu ostean, altxa hatza. Trazatu berri dituzun hizkietan

oinarritutako hitza iradokiko dizu.

3

Erabili nahi duzun hitza agertzen ez bada, punteatu , beste aukera batzuk ikusi

eta horren arabera hautatzeko. Nahi duzun aukera agertzen ez bada, ezabatu hitz

osoa eta trazatu berriro, edo idatzi hitza, letra bakoitza banan banan punteatuta.

Keinu bidezko idazketaren ezarpenak aldatzeko

1

Pantailako teklatua bistaratzen denean, punteatu

.

2

Punteatu eta, ondoren,

Teklatuaren ezarpenak.

3

Keinu bidezko idazketaren eginbidea aktibatzeko edo desaktibatzeko, arrastatu

Pasa hatza idazteko ondoko graduatzailea aktibatuta edo desaktibatuta

posiziora.

Esku bateko teklatua erabiltzeko

1

Ireki pantailako teklatua bertikalki, eta punteatu

.

2

Punteatu eta, ondoren, punteatu

Esku bakarrerako teklatua.

3

Esku bateko teklatua pantailako ezkerraldera edo eskuinaldera eramateko,

punteatu edo , dagokion moduan.

Pantailako teklatu osoa berriro erabiltzeko, punteatu .